Kilometroak 2014 Orion

Urtero legez, jaiekin batera pasa da Kilometroak 2014 eguna. Pasa den domekan jendetza handia bildu zen Orion Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaian. Orioko herri ikastolako kideak pozik azaldu dira egun horretan herrian barrena zabaldu zen giro atsegina eta euskaltzalearekin. Goizeko lehen orduetako euri tantek ez zuten egun paregabe hura eta bertaratutakoak otzantzerik lortu, ezta Erronka lehiaketan parte hartu zuten gure ikasleak ere.

Erronka lehiaketaren bigarren edizio honetan, 20 ikastolek (alegia, 200 ikaslek) hartu zuten parte. Anoetako Herri Ikastolak irabazi zuen arren, gainerako ikasleek ere goiz aparta pasa zuten.

Hemen dituzue ikusgai erronkalarien argazkiak.