Aurten ere, gure gazteek parte hartuko dute Kilometroak 2014 jaiaren barnean antolaturiko ERRONKA lehiaketan. 13 eta 16 urte bitarteko gazteen parte hartzea sustatzeko ERRONKA izeneko lehiaketa abian jarri zuten. Ikastolen jai guztietan (Ibilaldia, Herri Urrats, Kilometroak eta Nafarroa Oinez) martxan jartzen den egitasmoa da.
Hurrengo erronka, beraz, Orion dugu eta gure gazteak bertako proba bizi eta zirraragarrietan parte hartzeko prest daude. Gazteen abilezia, buruargitasuna, indarra eta, nola ez, euskaltzaletasuna frogan jarriko dute beste behin.