Kantu Afaria urtarrilaren 30ean

Datorren urtarrilaren 30ean kantu afaria egingo da Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta. Larraingain elkartean afalduko da eta bertan izango ditugu Sei Pistols (eta trabuko bat) taldeko kideak; zuzeneko musika ekitaldia eskainiko digute. Gonbidapena ikastolako guraso, irakasle, langile eta ikasle ohiei dago zuzenduta. Aurtengoarekin hirugarren aldia da kantu afaria egiten dena eta, aurrekoetan bezala, giro paregabea aurreikusten da.

  • Eguna: urtarrilaren 30a, egubakoitza, 20:30ean
  • Tokia: Larraingain elkartean
  • Menua: txistorra, bakailao tortilla, entsalada, saiheskia, postrea eta kafea (eztarria berotzekorik ere izango da)
  • Prezioa: 15-20€ gutxi gorabehera

Afarira etortzeko asmorik baduzu, izena emateko hiru aukera dituzu:

  • Emailez txantxiku@ikastola.net helbidea erabiliz
  • Telefonoz ikastolara deituz  (943 78 12 04)
  • TXIPISTINAK buletineko izen-emate orria betez eta ikastolara bidaliz. (Albiste bukaeran aurkituko duzu TXIPISTINAK buletina)

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 28a izango da.

Etiketak: