Fisioterapia Saioa

Joan zen ostiralean, LH4. mailako gurasoa den Amagoia Garzia de Kortazar fisioterapeuta izan genuen gure geletan. Orain lantzen ari garen gaiaren inguruko azalpenak eskaini zizkigun: hezur, gihar, giltzadura, lotailu eta tendoien lesioak nola saihestu. Zein tratamendu egiten diren gertatzen direnean, eta kirola egin aurretik egin beharreko tiraketak egiten ere irakatsi zigun. Asko ikasi genuen eta gehiago jakiteko gogoa ere piztu zigun. Mila esker, Amagoia!