Eslovakiarrekin elkartrukea

Datorren maiatzaren 1etik 7ra eslovakiarrak etorriko dira Oñatira. Batxilergo 1eko gure ikasleekin elkartrukearen bigarren zatia burutuko dute. Helburu honekin egitarau zabala eta aberatsa prestatu dugu: Arrikrutzen espeleogia egin eta Urbiara igo, Zumaiako flyscha ezagutu, Guggenheim bisitatu, Gaztelugatxera joan, hiri ezberdinetara irteerak, e.a.

Bilera bat antolatu dugu Batxilergo 1eko gurasoentzat informazio hau zabaltzeko. Bilera datorren apirilaren 28an izango da arratsaldeko 18:00etan Batxilergo 1A-ko gelan.