batxi1

Eslovakiarrekin elkartrukea

elkartrukea

Datorren maiatzaren 1etik 7ra eslovakiarrak etorriko dira Oñatira. Batxilergo 1eko gure ikasleekin elkartrukearen bigarren zatia burutuko dute. Helburu honekin egitarau zabala eta aberatsa prestatu dugu: Arrikrutzen espeleogia egin eta Urbiara igo, Zumaiako flyscha ezagutu, Guggenheim bisitatu, Gaztelugatxera joan, hiri ezberdinetara irteerak, e.a.

Alex Txikonekin solasaldia

AlexTxikon

Abenduaren 16an, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergo 1eko ikasleak Gaztelekuan izan ziren Alex Txikon abenturazale bizkaitarraren hitzaldian. Ekintza hau egunotan ospatu dugun Udazken Kulturalaren baitan antolatu da. Alex Txikonek gaztea izanagatik milaka pasadizo bizi izan ditu: Edurne Pasaban mendizale ezagunaren espedizioetan parte hartu izan du eta "Al filo de lo imposible" telebista saio arraskatatsuan ere kolaboratu izan du sarri.

Batxi 1ekoak Goierrin

Azaroaren 19an Batxilergoko 1. mailako ikasleak Beasaingo Sasieta zabortegira joan ginen eta zaborrek jarraitzen duten prozesua ezagutu genuen. Ondoren inguruan dagoen Arriaran urtegian egon ginen eta azkenik Goierrin erabiltzen duten ur garbien araztegian.

RSS - batxi1-era harpidetu