Herri Urratserako autobusa

Dakizuen moduan, Herri Urrats 2015 Senperen ospatuko da eta hara joateko Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi ikastolek familientzat autobusa antolatu dugu.

Irteera honen helburuak honoko hauek dira: ikastolen jaiekin bat egitea, familia giroan ondo pasa eta bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatzea.

NORA: Herri Urrats (Senpere)

NOIZ: Maiatzaren 10ean, igandea.

IRTEERA ORDUA ETA LEKUA: 08:30ean Bergarako autobus geltokian ; 8;45ean Oñatin Correoseko geltokian; 09:00etan Arrasaten Garibaiko geltokian; 09:10ean Aretxabaletako Azbe geltokian eta bukatzeko 09:15ean Eskoriatzako Akeita geltokian.

ITZULERA ORDUA: 19:00etan Senperen

NORI ZUZENDUA: ARANZADI, TXANTXIKU ETA ARIZMENDI IKASTOLETAKO familia guztiei.

PREZIOA: 10€. Txartelak Txantxiku Ikastolako idazkaritzan izango dituzue eskuragarri maiatzaren 5a, martitzena, arte.

Oharra: Ikasleek ezingo dute bakarrik joan, guraso edo nagusi baten ardurapean joan beharko dute.

Etiketak: