Herri Urrats

Herri Urratserako autobusa

Datorren maiatzaren 12an ospatuko da Senperen aurtengo Herri Urrats eta, aurtengo jaian bildutakoa, Estitxu Robles kolegioko berritze lanak eta Bernat Etxepare Lizeoko handitze lanetan laguntzeko izango dira.

Txantxiku Ikastolak autobusa antolatuko du, beti ere gutxieneko izen-ematea lortuko balitz. Izena emateko azken eguna, maiatzaren 8a izango da eta txantxiku@ikastola.eus-era mezu bat idatziz edo 943781204 telefonora deituz egin daiteke.

Herri Urratserako autobusa

Datorren maiatzaren 13an ospatuko da Senperen aurtengo Herri Urrats eta, aurtengo jaian batutakoa, Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) bideratuko da. Txantxiku Ikastolak  autobusa antolatuko du, beti ere gutxienezko izen-ematea lortuko balitz. Izena emateko azken eguna maiatzaren 4a izango da eta txantxiku@ikastola.eus-era e-mail bat idatziz edo 943 78 12 04 telefonora deituz egin ahalko da.

Herri Urrats 2016

herriUrrats

2016an ospatuko diren Euskal Herriko Ikastolen aldeko jaiak datorren astean abian jarriko dira. Lehena,  urtero bezala, Seaskako Ikastolen alde Senperen ospatuko den Herri Urrats izango da. Hara joateko, jakin  Oñatitik ez dela autobusik izango. Hala ere, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako Euskara Elkarteek elkarlanean, Senperera joateko autobusa antolatu dute. Autobus horretan joan nahiko bazenute, bertako Euskara Elkartearekin harremanetan jartzea duzue egokiena. Horretarako hemen duzue herri bakoitzeko elkartearen inguruko informazioa.

Herri Urratserako autobusa

Dakizuen moduan, Herri Urrats 2015 Senperen ospatuko da eta hara joateko Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi ikastolek familientzat autobusa antolatu dugu.

Irteera honen helburuak honoko hauek dira: ikastolen jaiekin bat egitea, familia giroan ondo pasa eta bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatzea.

NORA: Herri Urrats (Senpere)

NOIZ: Maiatzaren 10ean, igandea.

Iritsi da HERRI URRATS 2014!!

HerriUrrats14

Maiatzaren 11n MINTZA!! lelopean Iparraldeko ikastolen aldeko jaia ospatuko da 

Maiatzaren 11n Senpereko lakuaren inguruan HERRI URRATS 2014 ospatuko da. Bertara joateko TXANTXIKU IKASTOLAn autobusa antolatuko da. ANIMA ZAITEZTE!!!

RSS - Herri Urrats-era harpidetu