Eskola Bidea proiektua

Eskola Bidea proiektua aurrera eramateko lehen saiakera egin genuen asteazkenean. Herriko puntu ezberdinetatik irtenda, plazan elkartu ginen guztiok Ikastolara oinez batera iristeko. Gure txikiek gustuko ekintza izan zuten: autobus erraldoi gisa irudikatu baitzuten oinez etortzeko molde berria. Beraiek nekaezinak badira, helduok ere erritmo horri jarraitu beharko diogu! Zer iruditzen? Animatu, datorren eguaztenean izango da eta bigarren saiakera!

 
Ordutegi eta ibilbideak HEMEN.