Ikastolara oinez

Ikastolara Oinez maiatzaren 3an

Bagabiltz egitasmoarekin bat eginez, datorren maiatzaren 3an oinez joango gara Ikastolara. Eskola Agenda 21eko kideek bultzatu dute ekintza hau eta etxetik ikastolara arteko bidea elkarrekin eta oinez egiteko baliatuko dugu.

ORDUTEGIAK eta IBILBIDEAK

1. IBILBIDEA:
Ugarkalde - Olakua­ - Bidaurreta - ­Etxaluze - ­Txantxiku ikastola

  • 8:05 Ugarkalde (markesinan)

  • 8:15   Olakua (ahatetan)

  • 8:20   Bidaurreta (biribilgunean)

Ikastolara Oinez ekimena

Bagabiltz egitasmoarekin bat eginez, datorren maiatzaren 24an oinez joango gara Ikastolara. Eskola Agenda 21eko kideek bultzatu dute ekintza hau eta etxetik ikastolara arteko bidea elkarrekin eta oinez egiteko baliatuko dugu.

ORDUTEGIAK eta IBILBIDEAK

1. IBILBIDEA:
Olakua­ - Bidaurreta - ­Etxaluze - ­Txantxiku ikastola

·         8:15   Olakua (ahatetan)

Ikastolara Oinez aste honetan

ikastolaraOinez

Irailaren 21etik 25era, Mugikortasun Jasangarriaren Europako astearekin bat egingo du ikastolak. Udalak antolatutako ekintzez gain, ikastolak, besteak beste, IKASTOLARA OINEZ ekimena antolatu du. Hiru helburu ditu ekimen honek: auto-estima eta harremanak garatzea, umeak osasuntsuagoak izatea eta inguruarekiko kontzientzia hartzea.

Eskola Bidea proiektua

ikastolaraOinez

Eskola Bidea proiektua aurrera eramateko lehen saiakera egin genuen asteazkenean. Herriko puntu ezberdinetatik irtenda, plazan elkartu ginen guztiok Ikastolara oinez batera iristeko. Gure txikiek gustuko ekintza izan zuten: autobus erraldoi gisa irudikatu baitzuten oinez etortzeko molde berria. Beraiek nekaezinak badira, helduok ere erritmo horri jarraitu beharko diogu! Zer iruditzen? Animatu, datorren eguaztenean izango da eta bigarren saiakera!

Apirilaren 30ean Ikastolara oinez!!! ekimena gauzatu genuen

IkastolaraOinez

Apirilaren 30ean "Ikastolara oinez" ekimena gauzatu genuen. Adin guztietako ikasleek eta hainbat gurasok bat egin zuten ekimenarekin eta animatu ziren ikastolara oinez etortzen, lagunekin berriketan, ariketa fisikoa eginez, ohitura jasangarriekin bat eginez... Azpimarratzekoa, baita ere, DBHko ikasleen laguntza eta babesa. Segi horrela guztiok!!!

RSS - Ikastolara oinez-era harpidetu