Ikastolara Oinez aste honetan

Irailaren 21etik 25era, Mugikortasun Jasangarriaren Europako astearekin bat egingo du ikastolak. Udalak antolatutako ekintzez gain, ikastolak, besteak beste, IKASTOLARA OINEZ ekimena antolatu du. Hiru helburu ditu ekimen honek: auto-estima eta harremanak garatzea, umeak osasuntsuagoak izatea eta inguruarekiko kontzientzia hartzea.

Berrikuntza modura, ekimena aste guztian zehar egingo da eta LH 3. maila arteko ikasleei txarteltxo bana emango zaie. Honela, txarteltxoan zigilu bat jarriko zaie Ikastolara Oinez ekimenarekin bat eginez etortzen diren egun bakoitzeko. Bost egunotan zigilua lortzen duten ikasleei “Inguruarekiko Arduratsua Agiria” emango zaie.

Hauek dira ordutegiak eta ibilbideak:

ORDUTEGIAK eta IBILBIDEAK

1. IBILBIDEA: Olakua­ - Bidaurreta - ­Etxaluze - ­Txantxiku ikastola

  • 8:15   Olakua (ahatetan)
  • 8:20   Bidaurreta (biribilgunean)
  • 8:25   Etxaluze
  • 8:30   Txantxiku ikastola

2. IBILBIDEA: Kurtzetxo ermita­ - San Anton Plaza - Unibertsitate etorbidea­ - Txantxiku ikastola

  • 8:15   Kurtzetxo ermitaren ondoan
  • 8:20   San Anton plaza
  • 8:25   Unibertsitate etorbidea (Parrokia aurrealdean)
  • 8:30   Txantxiku ikastola

3. IBILBIDEA: Errekalde - ­Portu­ - Foru enparantza - Txantxiku ikastola

  • 8:15   Errekalde (Urbia taberna aurrean)
  • 8:20   Portu (Urzai denda aurrean)
  • 8:25   Foru enparantza
  • 8:30   Txantxiku ikastola

4. IBILBIDEA: Errementari plaza­ - Txantxiku ikastola

  • 8:20   Errementari plaza (Errota taberna aurrean)
  • 8:30   Txantxiku ikastola

Ibilbide osoan arduradunak izango dira Txantxiku ikastolako petoarekin identifikatuta.

Bestalde, mugikortasun astearen arrazoietako bat gure kaleak seguruagoak eta jasangarriagoak bihurtzea ere bada. Honen harira, ikusi dugu oso ohikoa dela umeak jaso edo uzteko, azokako errotondan autoak geratzea edota “aparkatzea”. Zenbait momentutan arrisku egoerak bizi izan dira umeak errepide aldera irteten direlako. Horregatik eskatu gura dizuegu, ahal dela autoaren erabilera murriztea eta errotondan ez geratzea. Gogoratu ikastola ondoko lur azpiko aparkalekua erabil dezakezuela.

Etiketak: