Kilometroak 2015. GATTUNK

Dakizuen moduan, urriaren 4an Kilometroak 2015 ospatuko da Usurbilen eta hara joateko Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi ikastolok familientzat autobusa antolatu dugu. Irteera honen helburuak honoko hauek dira: ikastolen jaiekin bat egitea, familia giroan ondo pasa eta bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatzea. Hona hemen, autobusaren inguruko informazioa:

IZEN EMATEA ZABALIK DAGO IRAILAREN 28rarte, ASTELEHENA.

  • Prezioa: 10 € Autobusean bertan ordainduko da.
  • Irteera: 09:30 Arrasate, 9:45 Oñati (posta bulegoaren aurrealdean), 10:00 Bergara
  • Itzulera: 19:30 Usurbilen. Goizean bertan jakinaraziko da itzulerako autobusa non hartu behar den.

OHARRA: Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute eta beraiekin arduradun bat joan beharko da.

Jaiaren inguruko informazio zabalagoa hemen.