Kilometroetarako Erronkalariak

Datorren urriaren 4an Usurbilen ospatuko da Kilometroak jaia eta azken urteotan bezala, DBH 3 eta 4. mailako ikasleei zuzendutako ERRONKA lehiaketa izango da. Txantxiku Ikastolatik ordezkariak izango ditugu aurten ere ikastolen arteko lehiaketa honetan. Parte-hartzaile guztiek aurkezpen bideo bat egin behar izan dute lehiaketan lehenengo puntuak eskuratzeko eta gure ordezkariek botoak behar dituzte.

Horretarako, behean ageri zaizuen loturan klikatu, webgunean erregistratu, bertan erabiltzaile bat sortu eta botoa eman. Irailaren 30era arte dago bozketa zabalik eta erabiltzaileak, gustuko dituen bideoak markatu behar ditu. Nahi adina bideo bozkatu daitezke baino bideo bakoitzari boto bakarra eman ahalko zaio. Eman boto bat gure Erronkalariei!

http://erronka-kilometroak.joveninhastalos30.com/