Herri Urrats 2016

2016an ospatuko diren Euskal Herriko Ikastolen aldeko jaiak datorren astean abian jarriko dira. Lehena,  urtero bezala, Seaskako Ikastolen alde Senperen ospatuko den Herri Urrats izango da. Hara joateko, jakin  Oñatitik ez dela autobusik izango. Hala ere, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergarako Euskara Elkarteek elkarlanean, Senperera joateko autobusa antolatu dute. Autobus horretan joan nahiko bazenute, bertako Euskara Elkartearekin harremanetan jartzea duzue egokiena. Horretarako hemen duzue herri bakoitzeko elkartearen inguruko informazioa.

INFORMAZIO ZABALAGOA: www.herriurrats.eus

ANIMATU BESTA ERRALDOIRA!!!

Etiketak: