4. mailakoak Nafarroan

Maiatzaren 9tik 11ra 4. mailako ikasleak Lesaka aldea bisitatu dugu. Maiatzaren 9an Igantziko IrriSarri Land parkean hainbat jarduera egin genituen (tirolina, ibilalditxoa, ikatz museoa bisitatu … ). Arratsaldean, Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxean ostatu hartu genuen. Hiru egun horietan Lesakan ere beste hainbat aktibitate eginez (talo tailerra, herriko igerilekuan jolasak, orientazioa, zaldian ibiltzea … ) eta gure arteko planekin ederki pasatu dugu. Argazkietan ikusi ahal izango duzuenez, hagitz ongi igaro dugu aurtengo txangoan.

Klik egin irudiaren gainean argazki bilduma osoa ikusteko.