5. mailakoak suhiltzaileen parkean

Urtarrilaren 24an, eta 31n 5. mailakook suhiltzaileen parkea bisitatu genuen. Bertan azaldu ziguten beraiek egiten duten lana eta horretarako erabiltzen duten materiala: kamioiak, tresneria… Gustuko ekintza izan zen. Batzuk bertan geundela , sute bat itzaltzeko deia jaso zuten. Ziztu bizian dena utzi eta kamioietara abiatu ziren. Eskerrik asko! Kontuan izango ditugu zuek emandako aholkuak.

Etiketak: