lh 5.maila 16-17

5. mailakoak suhiltzaileen parkean

lh5_suhiltzailetan

Urtarrilaren 24an, eta 31n 5. mailakook suhiltzaileen parkea bisitatu genuen. Bertan azaldu ziguten beraiek egiten duten lana eta horretarako erabiltzen duten materiala: kamioiak, tresneria… Gustuko ekintza izan zen. Batzuk bertan geundela , sute bat itzaltzeko deia jaso zuten. Ziztu bizian dena utzi eta kamioietara abiatu ziren. Eskerrik asko! Kontuan izango ditugu zuek emandako aholkuak.

5. mailakoak Titirijaian

Joan den azaroaren 30ean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok Tolosan Tititrijaian ederto ibili ginen.
Goizean, Pantzart euskal taldearen eskutik “Kolorez kolore” lan eszenikoa ikusi genuen. “Kolorez kolore” umorez eta kolorez  beteriko ikuskizuna da. Ikuskizun horretan, zenbait testura, irudi, soinu, istorio eta abesti igaro ziren gure begien aurrean.

5. mailakoen irteera

lh5_ibarraundi

5. mailako ikasleak Eskoriatzako Ibarraundi Museo historiko-etnografikoan ibili dira gure arbasoen bila.

Astronomia saioa

astronomia

Azaroaren 3an, Manu Arregi, astronomian aditua, 5. mailako ikasleekin aritu zen. Arratsaldeko saioan unibertsoari buruz hainbat azalpen eman zizkigun. Ilunabarrean, ikasleak, gurasoak eta irakasleak Manu eta Iñigoren gidaritzapean Torrealden zeru gangaren edo ortziaren  behaketa egin genuen. Benetan interesgarria! Manuk, beste behin, jakin-mina piztu digu denoi.

RSS - lh 5.maila 16-17-era harpidetu