Ikastolara Oinez ekimena

Bagabiltz egitasmoarekin bat eginez, datorren maiatzaren 24an oinez joango gara Ikastolara. Eskola Agenda 21eko kideek bultzatu dute ekintza hau eta etxetik ikastolara arteko bidea elkarrekin eta oinez egiteko baliatuko dugu.

ORDUTEGIAK eta IBILBIDEAK

1. IBILBIDEA:
Olakua­ - Bidaurreta - ­Etxaluze - ­Txantxiku ikastola

·         8:15   Olakua (ahatetan)

·         8:20   Bidaurreta (biribilgunean)

·         8:25   Etxaluze

·         8:30   Txantxiku ikastola

2. IBILBIDEA: 
Kurtzetxo ermita­ - San Anton Plaza - Unibertsitate etorbidea­ - Txantxiku ikastola

·         8:15   Kurtzetxo ermitaren ondoan

·         8:20   San Anton plaza

·         8:25   Unibertsitate etorbidea (Parrokia aurrealdean)

·         8:30   Txantxiku ikastola

3. IBILBIDEA: 
Errekalde - ­Portu­ - Foru enparantza - Txantxiku ikastola

·         8:20   Errekalde (Urbia elkarte aurrean)

·         8:25   Portu (Urzai denda aurrean)

·         8:30   Txantxiku ikastola

4. IBILBIDEA: 
Errementari plaza­ - Txantxiku ikastola

·         8:20   Errementari plaza (Errota taberna aurrean)

·         8:30   Txantxiku ikastola

Honekin batera, jakinarazi nahi dizuegu pasa den apirilean Bagabiltz! bideoa eta “Oñati oinez, den-dena eskura” mapa aurkeztu zirela Oñatin. Bi ekimenak ikastolako guraso, ikasle eta irakasleen laguntzaz burutu ziren.

Ondo baino hobeto pasatzen dugulako, jarduera fisikoa egiten dugulako, ingurumena zaintzen dugulako, aire garbiagoa lortzen dugulako... Zatoz maiatzaren 24an OINEZ IKASTOLARA!!