KiVa eguna

Pasa den astelehenean, urriak 16ean, KIVA EGUNA ospatu genuen ikastolan. Aurretik ere jarduera puntual batzuk egin baditugu ere, ekimen honekin hasiera emango diogu “ofizialki” 2017/2018 ikasturteko KiVa saioen lanketari.

Egun horretan KiVa taldeko kideek 1. mailako ikasleei azaldu zieten zer esan nahi duen Txantxiku ikastola KiVa IKASTOLA izateak, eta horrek zer konpromiso dakarkion gutako bakoitzari. Izan ere, 1. mailako ikasleontzat KiVa proiektua “berria” da. Azalpen horrekin batera, bideotxo bat ikusi, gaiaren gaineko hausnarketatxoa egin eta eskulana osatzeko aukera izan zuten ikasleek.

Gainerako mailetan, proiektua ezaguna denez, gela barnean, tutoreekin, iaz landutakoaren errepasoa egiteaz gain, beste bideotxo bat ikusi zuten, horren gaineko gogoeta egin eta eskulana ere egin zuten. Ospakizunari amaiera emateko, arratsaldean, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak ikastolako jolaslekuan elkartu eta talde-argazkia atera genuen.

Azkenik, familian ere KiVaz berba egiteko aitzakia izan zezaten, ikasle guztiek etxera eraman zuten egindako eskulana.

Etiketak: