DBH 1.mailakoak Iruñean

Joan den abenduaren 21ean Iruñera joan ginen DBH1eko ikasleekin. Lehenik, Planetarium-era hurbildu eta gure zerua, izarrak, sateliteak eta abar luze bat ikusi genituen, gelan landutako unibertsoaren gaiari amaiera emanez. Ondoren, hiri erdirantz joan eta San Ferminetan zezenek egiten duten ibilbidea egin genuen oinez. Egun polita pasatu genuen, benetan!

ARGAZKIAK