Bizitzarako prestakuntza

DBH-koak Lehen Hezkuntzakoekin

bizitzarakoPrestakuntza

DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok ekainaren 3an Cibermanager izenburupean emanaldia eskaini genien Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei. Batez ere internet eta sare sozialen erabilera desegokiek sor ditzaketen arazoez aritu ginen. Emanaldia oso interesgarria izan zen guztiontzat.

DBH 3. mailakoak Oñatiko Auzoetan

bizitzarakoPrestakuntza

Ikasturte honetan ere Pake Leku eta Txantxiku Ikastolaren artean elkarlanean aritu gara, elkarrekin zenbait ekintza burutu baitugu. Ikasturteari bukaera emateko joan zen maiatzaren 24rako Pake Lekukoek, elkarrekin eguna pasatzeko, Oñatiko auzoetara ibilaldia antolatu zuten. Ibilbidean, besteak beste, errotak, olak eta ermiten gaineko informazioa eskaini ziguten. Asentzioko elkartean elkarrekin bazkaldu eta antzinako jokoetan ere aritu ginen. Benetan egun ederra!!! Mila esker Pake Lekukoei!!!

 

Oñatiko Ermitak Ezagutzen

ermitak

Pake-Lekuko lagunei esker, DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok, joan zen apirilaren 27an, Oñatiko ermitak bisitatu genituen. Santxolopetegiko Magdalena, Torreauzoko San Pedro, Zañartuko Santi Krutz eta San Julian eta Garagaltzako San Juan Bautista ermitak barrutik ikusteko aukera izan genuen. Jerardo Elortzak azalpen ugari eman zizkigun, bai historia aldekoak, baita  arte aldekoak ere. Beraz, mila esker guztioi eskaini zeniguten arretagatik!!!

Bizitzarako Prestakuntzakoak Pake Lekun

pakelekun

Joan zen apirilaren 5ean DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok Pake Lekun izan ginen eta, eskola ordutegitik kanpo, ikastaro bat eskaini genien jubilatuei. Bakoitzak zituen zalantzak argituaz, smartphonaren ezaugarriak eta funtzionamenduaren inguruko xehetasunak azaldu genizkien. Pake Leku eta Txantxiku Ikastolaren arteko elkarlanean kokatutako ekintza izan da, aurretik garai bateko jolasen inguruko saioak izan baikenituen eta ikasturte honetan oraindik izango ditugu beste batzuk. Esan behar da esperientzia oso emankorra izan zela.

DBH 3koak San Martin egoitzan izan ziren

sanmartinen

DBHko 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok San Martingo egoitzan bizi direnei emanaldia eskaini diegu. Lehengo garaiak gaur egungokoekin alderatu ditugu, eta horretarako, antzerki saio motzak, jolasak, bertsoak eta trikitixa saioak baliatu ditugu.

RSS - Bizitzarako prestakuntza-era harpidetu