dbh 4 17-18

Ekintzailetzako ikasleak Unai Kortabarriarekin

DBHko 4. mailako ikasleok ekintzaletasuna lantzeko bi kooperatiba sortu ditugu. Sakontzen ari garen gaien artean Oñatiko Udaleko Enplegu Zerbitzuak eskaintzen dituen ekimenak aztertu ditugu. Martxoaren 7 eta 14an bertako Unai Kortabarria teknikariak zerbitzuaren inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, gure galderak ere erantzun zituen. Mila esker Unai eskaini diguzun tarteagatik eta gurekin izan duzun begiruneagatik.

"60 ATZERA" laburmetraiaren aurkezpena

DBH 4B gelako ikasleek euskarako ikasgaian ahozko literatura eta euskal poesiagintza ezagutarazteko sortutako laburmetraiaren aurkezpena egin zuten astelehen arratsaldean ikastolako aretoan. Aurkezpen ekitaldira zuzendaritzako kideak eta ikastolako irakasleak gonbidatu zituzten. Ondoren, luntxa izan zuten elkarrekin. Aupa gure artistak!

Ekintzailetzako ikasleen solasaldia

DBH 4. mailako Ekintzailetzako ikasleek Jakioneko Susana Aiastuiren bisita izan genuen abenduaren 15ean eta ekoizten dituzten produktuak eta horien kalitateaz jabetzeko ezaugarriak azaldu zizkigun. Gure galdera guztiak ere oso ondo erantzun zituen. Mila esker, Susana, eskaini zenigun arretarengatik!!!

DBH 4.mailakoak ULMA Packacking-en

Joan zen abenduaren 11n DBH 4.mailako ikasleok Ulma Packaging lantegia ezagutzeko asmoz bertara hurbildu ginen. Kooperatiben ezaugarri orokorrak, ULMA taldea eta kooperatiba horri buruzko azalpenak jaso genituen: langile kopurua, ekoizten dituzten produktuak, bezeroak, filialak eta ordezkaritzak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak. Bestalde, ontziratze makinak ekoizten dituzten bi instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen.

Ekintzailetzako ikasleak Txokolateixian

Joan zen astelehenean, azaroak 20ean, DBH 4.mailako Ekintzailetzako ikasleak Txokolateixan izan ginen eta Anton Azpiazuk txokolatearen osagaiak eta ekoizpenaren xehetasunak azaldu zizkigun. Anttonek gure galderei erantzun zien eta bertan txokolatea dastatzeko aukera ere izan genuen. Oso gustura egon ginen. Mila esker, Anton!

RSS - dbh 4 17-18-era harpidetu