dbh 2.maila 17-18

DBH 2.mailakoak ubideak eta Olaten

Pasa den astelehenean, DBH 2. mailako ikasleak Oñatiko ubideak eta Olateko indar-etxea bisitatzen izan ginen Oñatiko energia nola ekoizten den ezagutzeko. Izan ere, ikastolan energiaren gaia lantzen ari gara. Benetan interesgarria egindako bisita!

ARGAZKIAK

DBH 2. mailakoak Azpeitian

Apirilaren 19an DBH 2ko ikasleak Azpeitiko ur araztegiak ezagutzen izan ginen. Ur garbiena eta ur zikinena, biak ikusi genituen, gure etxeetan erabiltzen dugun urak zer ziklo egiten duen hobeto ulertzeko. Horretaz gain trenaren museoa bisitatu genuen eta Loiolako lorategian bazkaldu.

ARGAZKIAK IKUSI

Gizarte-bazterkeriari buruzko saioak

Opor aurreko azken astean gizarte-bazterkeriari buruzko saio oso interesgarria izan zuten DBH 2 mailako ikasleek. Xabier Gesalaga eta Larraitz Legorburu gurasoek eskaini zizkieten saioak, eta bertan Madrilgo Gallinero ijito txabola kanpamenduaren errealitatea eta bertara egindako bisitetan izandako bizipenak azaldu zizkieten. Zenbait gizarte talderekiko beste begirada bat sortzea izan zen helburuetako bat, aurriritziak baztertuz. Mila esker Xabier eta Larraitz zuen azalpenengatik!

RSS - dbh 2.maila 17-18-era harpidetu