50. urteurrena

50.urteurreneko ekintzak

Dakizuen bezala, datorren apirilaren 30ean kiroldegian IKASLE OHIEN BAZKARIA ospatuko dugu. Bazkarirako txartelak apirilaren 3tik 24ra bitartean egongo dira eskuragarri IKASTOLAKO IDAZKARITZAn, BIZIPOZen eta IZARRAITZen 20€-tan. Egun horretarako menua hau izango da:

IKASLE OHIEN BAZKARIA

ikasleenBazkaria

Dakizuen bezala aurtengoa urte berezia da Txantxiku Ikastolarentzat, izan ere 50 urte betetzen ditugu. Urte eta zenbaki borobila izanik, aurten Ikasle ohien bazkaria antolatuko dugu datorren apirilaren 30ean. Badira bost urte azken aldiz elkartu ginela eta berriro une goxo haiek gogora ekarri nahi ditugu. Zuen agendetan gorde egun hau, ospakizun ederra izango da eta!

50 urte auzolanean

irudiAurkezpena

Aurtengo ikasturtea berezia dugu zenbait arrazoiengatik. Hori dela eta, ikastolaren zuzendaria Zigor Ibarzabalek eta Aitor Guridi lehendakariak prentsaurrekoa eskaini zuten eguaztenean. Azalpenean hauexek aurkeztu zituzten: hemendik aurrera ikastolak izango duen irudi korporatibo berria eta, horrekin batera, 50. urteurrenerako sortutako irudia. Bestalde, Konfiantzaren Pedagogian oinarritutako IXUTU proiektua eta Kilometroak ere mintzagai izan zituzten eta honen guztiaren oinarrian dagoen AUZOLANARI aipamen berezia egin zitzaion.

RSS - 50. urteurrena-era harpidetu