oxigenoa euskarari

"Oxigenoa Euskarari 6000 metroan" dokumentala ikusgai Oñatin

Gogoratuko duzuen bezala, iazko ikasturtean gure ikastolako 4 ikaslek “Oxigenoa Euskarari 6000 metroan” ekimenean parte hartu zuten. Himalayan hilabetez burutu zuten ekimena ardatz hartuta, dokumentala garatzen ibili dira azken urte honetan eta, irailaren 20ean, egubakoitza, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko da Kultur Etxeko Zine Aretoan.

"Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" espedizioa Nepalen

Oñatiko festak bukatu berritan abiatu ziren Nepalera gure ikastolako ikasle diren Malen Osa, Maddi Oyhagaray, Igor Mugarza eta Amaia Ugarte proiektuko gainontzeko lagunekin batera. Aklimatazio egokia egin dute espediziokide guztiek eta 5000-6000 metro bitarteko mendietan ere euskaraz ari dira azken asteotan.

"Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" ekimeneko kamisetak salgai

Dakizuen bezala, Txantxiku Ikastolako 4 ikaslek "Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" ekimenean parte hartzen ari dira Euskal Herriko beste 10 gazteekin batera. Taldea azken hilabeteotan buru-belarri ari da lanean udazkenean Nepalen egingo duten espedizioa prestatzeko eta, asteburu honetan Baigorrin topaketa egingo dute guztiek, proiektuaren nondik-norakoak lotzen jarraitzeko. Egitamoaren finantziazioa lortzeko asmoarekin, kirola egiteko kamiseta teknikoak atera dituzte: haur eta helduentzako bina modelo.

RSS - oxigenoa euskarari-era harpidetu